Nor gara

Donostiako Egia auzoan kokatua dago Etxetxo baserria. Barazki ekologikoak ekoizten ditugu bereziki gure baratzeetan, baita fruta batzuk ere, eta arrautzak. Zuzeneko harremana bilatzen dugu bezeroekin.

Egian eta Grosen kontsumo talde bana hornitzen dugu. Horrela, astean behin, barazkiz betetako otarrak jasotzen dituzte taldekideek, euren beharretara egokitutako tamainakoak. 

Horretaz gain,  baserrian bertan zuzeneko erosketak egiteko aukera ere ematen dugu, aurrez eskaera eginez.