Nor gara

Donostiako Egia auzoan kokatua dago Etxetxo baserria. Barazki ekologikoak ekoizten ditugu bertako baratzeetan, eta zuzeneko harremana bilatzen dugu bezeroekin.

Egian kontsumo talde bat hornitzen dugu. Horrela, astelehenero, barazkiz betetako otarrak jasotzen dituzte taldekideek.

Horretaz gain, baserrian zuzenean erosketak egiteko aukera ematen dugu, norberaren beharren arabera.